Errai-letrak

Ongi etorri ezezagun

Ez naiz idazlea. Ez naiz poeta. Ez naiz literaturan aditua. Ez dut, sikeran, idazketa kreatibo deritzoten tailerretan parte hartu. Akats ortografiko eta gramatikal nabarmenak egiten dituen irakurlea naiz. Behin, lagun batek, idatzi nuen zerbait gustatu zitzaiola esan zidan eta goia jo nuen.

Noizean behin, eztanda egin orduko, nire haltsarrak jaulkitzeko gogoa izan ohi dut, kasu horietan (eta bakarrik horietan), zerbait idazten dut. Argi izan, letrak juntatzea eta idaztea ez dela gauza bera eta hemen aurkituko duzuna neure kolkorako noizbait juntatu izan ditudan letrak direla. Berezitasunik duten? Intimoak direla. Morbosoak akaso. Agian interesgarri. Agian gustuko. Agian ez. Neure gustukoak dira. Eta hori da gune honekin bilatzen duen gauza bakarra: errailak askatzea.

Aurkezpen honen alboko barran menu bat dago (goian mugikor batekin nabigatzen baduzu). Menu-sarrera desberdinetan klik eginez gero gauza txikiak irakurtzeko aukera daukazu. Etorriko dira gehiago.

Ez dakit hemen zauden edo ez. Ez dakit zenbat zareten. Ezta noiz. Ezta nondik. Ezta bueltatuko zaren noizbait. Jakin nezake, baina berdin dit. Memento bakar batez hemen batzen ditudan letrekin disfrutatzen baduzu..., izango naiz. Baina ez dut jakingo.

Sinistu ala ez, lotsa ematen didalako.

Ondo izan.