Errai-letrak

Norbera den besarkada itogarria

Bihartik,
ez dut sekula bakardadea antzemango.
Behar ala ez,
entzun ala ez,
ikusi ala ez,
sentitu ala ez.

Gaurtik,
ez naiz sekula bakarrik egongo.
Neure parean izango naiz.
Nahi ala ez.

Atzotik,
edozein mementotan akaso.
Egonezin unadan. Noski.
Besarkada itogarria emateko prest dagoen,
atzean laga ezin dudan,
(ni neu nintzen,)
itzal gogaikarria.

Armintzan, 2019ko martxoaren 28an.