Errai-letrak

Gelditasunaren utopia

Zer demoniotan nabil?
Galdetu.
Etengabe.
Zeure buruari.

Erantzun bakarra.
Isiltasuna.

Baina zehazki zer egiten duzun jakin gabe,
patxadaz,
geldi,
jarraitzen duzu.

Zara.

Jakin beharrik ez.
Jakin nahirik ez.

Gizarte azeleratu eta pragmatikoan,
zer demonio egiten duzun ez jakitea,
egotea,
norberarekin,
ezerretan,
iraultzailea delako.

Agian,
etzi,
exigentziarik gabeko gaurko zigarrokin utopikoak berriz erre nahi dituzulako.

Armintzan, 2019ko apirilaren 07an. Goizaldeko ordubietan.