Errai-letrak

Jainkoa hil da

Dios ha muerto zioen kamiseta jantzita,
ondoko eserlekuan jarri zinen.

Baiezkotan ni,
aspaldi hil dela.

Bip-bip dardarti bat jo bezain pronto,
poltsikoan zeneraman gailua atera zenuen arte.

Jainko hilei ez zaie,
burumakur otoitz egiten.

Armintzan, 2019ko apirilaren 20an.